XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Illunabarrean yoan zan bere amabi ikaslekin ta ordua etorri zanean, eseri zan maiera ta berarekin amabi apostoluak.

Yesusek esan zien: Nere nekaldia asi baño lenago, Pazko-afari au zuekin yateko irrikitzen nengoen gogo biziz.

Nik esaten dizuet, eztut au yango, Yainkoaren yaurgoan bete dedin arte.

Edal-ontzia artu ta eskerrak eman ondoan esan zien: Ar zazue ta zuen artean uzi (banatu) ezazue.

Nik esaten dizuet: Eztut gaurgero matsaren arnari onetatik edango, Yainkoaren yaurgoa etorri arte. (1){Bi aldiz adiarazten du or Yesusek, au dala berak lurrean egiten duen azken Pazkoa; baña alaber erakusten du, gero zeruan bere Aitaren yaurgoan yan ta edango duela beste Pazko bat, egiazko Pazkoa, esan-nai-da, betiko zoriontasuna.